domingo, 6 de noviembre de 2016

QR KODEA

QR kodea edo inglésez, Quick Response code,  erantzun arineko kodea da. Bi dimentsioko puntu-matrize batean informazioa gordetzeko sistema bat da. Honela, nahi dugun informazioa irudi batean gordeko dugun bakoitzean, irudi hori eskaneatzerako orduan, bertan jasotako informazioa agertuko zaigu.
Kode honek, garraioen ordezko piezen erregistroan du jatorria, hala ere, gaur egun teknologia honen arrakastaren arrazoia sakelako telefonoei lotutako erabilerarekin doa, izan ere, sakelako telefonoek, hainbat aplikazioei esker irakurgailu lana egin dezakete. 

BAINA NOLA SORTU DEZAKEGU QR KODE BAT? 

QR  kode bat sortzeko, nahi dugun informazioaren URL-a kopiatu beharko dugu, eta honek sortzen dituen plataforma batean txertatzerako orduan, plataforma berez QR kodea sortzen du. Behin sortu dugularik, mugikorrean QR kodeak eskaneatzen edo irakurtzeko gai den aplikazioa deskargatu beharko dugu jasotako informazioa berreskuratzeko.

Hemen eskuragarri uzten dizuet QR ak sortzeko webgune bat: 

http://www.codigos-qr.com/generador-de-codigos-qr/

eta bertara sartzeko QR-a ;)


No hay comentarios:

Publicar un comentario